XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), gero basapizti ezaguna adierazteko ere erabili zela, Bellus / Belli(us) eder, euskaldunen artean Bellu /(...), Beltxa - hau beltza kolore izenaren diminutiboa ere izan zitekeen - / Beltxe / Beltxi (Meltxi)/ eta abar, alde batetik, eta (H)ederra / (H)ederro, bestetik, Vita, euskaldunen artean Bitako alderdi batetik, eta bestetik Biziko / Bitxia - balio adierazkorraren bidez zentzu berezi bat hartu duena - / Bitxio / Bixio / Bizinai / Bizinaia azkenengo biok esan nahi mugatuago bat dutela jatorriz.

Grekoz ere berdin gertatzen zen: Teofilo Jainkoaren zale Eugenio ondo jaioa, latinez nolabait Natalis, euskaldunen artean Jaio, egun deitura bezala irauten duena eta jatorriz pertsona izena baino ezin izan zitekeena.

Beraz, libertatea esaten denean gutxienez tradizioz ulertzen zen bezala izan behar du eta hori guretzat aliena ezina da.

Gainera demokraziara bidean omen goaz eta hori bentzutze historiko bat omen da.

Hori hala baldin bada arrazoi handiagoz joan behar da bide zabaletik, edozein modutan ere ez legeak markatu duena baino hestuagotik.

Ez dakigula gerta, ordea, arnasa hartu ezinik egon garen erorialdi honetan itsatsi zaigun ohituragatik nola guregana behar dugun aize osasuntsua ez jakitea eta behar dugun elementua inguruan izanarren itotzea.

Bilbon 1977-garren urteko urtarrilaren 27-an.

Biharamonean Euskal Akademiaren batzarrean Donostian irakurria.

P.S.

Lan hau egin eta irakurri ondoan, urtarrilaren 10ean, El Correo Español-EL Pueblo Vasco Bilboko egunkariak juez jaun batekin eginikako elkar hizketa zekarren eta bertan ea Arantza ipini ote daitekeen Aranzazu formaren partez galdetzen diotenean diminutiborik ezin ipin daitekeela erantzuten du.

Hemendik diotsat ea diminutiboen kontu hori non dion legeak eta diminutiboa zer den beretzat hori balio, zeren euskal munduan apurtxo bat bakarrik sarturik dagoen batek ezin esan baitezake Arantza formak balio adierazkorrik duenik edo berak nahi duen bezala diminutibo baliorik, hori izateko euskaldun askoren artean Arantxa behar baitu gutxienez.

Badiotsat gainera ea zergatik ipintzen dituen eskatzen diotenean Paulino eta horrelako izenak, (...).